2025-26 urteetarako alkate juratuak aukeratzeko prozesua abiatu dute asteburuan Baztango hamar herritan, eta horietatik bederatzik hautagaiak aurkeztu dituzte:
- Anizen Iñaki Iantzi Maritorenak hartuko du alkatetza, Iñaki Zelaieta Erasun ordezkatuz
- Arizkunen Amaia Jaurena Etulainek hartuko du alkatetza, Imanol Etxeberria Antxorena ordezkatuz
- Arraiozen Aritz Alunda Painek alkatetzan segituko du, bigarren agintaldian
- Azpilkuetan Ana Irungarai Juberak alkatetzan segituko du, bigarren agintaldian
- Berroetan Carlos Garaikoetxea Elsok alkatetzan segituko du, borzgarren agintaldian
- Elbeten Nerea Frias Iturriak hartuko du alkatetza, Imanol Juanikotena Taberna ordezkatuz
- Elizondon Beñat Verde Mugirok hartuko du alkatetza, Aitor Bazterrika Zelaieta ordezkatuz
- Gartzainen Miguel Angel Aleman Sarrateak hartuko du alkatetza, Fernando 'Dani' Arraztoa Larregi ordezkatuz
- Oronoz-Mugairin Gaizka Oteiza Migeltorenak hartuko du alkatetza, aita duen Jorge Oteiza Ugarte ordezkatuz
Amaiurren, berriz, Ixabel Aleman Irungaraik alkatetza uzteko borondatea erakutsi du, baina hautagairik aurkeztu ez denez, Errege egunean eginen dute hurrengo batzarra. Gainerako herriek aste honetan eginen dituzte batzarrak:
- Lekarozen ortziralean, abenduaren 20an, 19:30ean
- Almandozen larunbatean, abenduaren 21ean, 19:00etan
- Erratzun larunbatean, abenduaren 21ean, 19:00etan
- Zigan igandean, abenduaren 22an, 11:00etan
- Iruritan igandean, abenduaren 22an, 12:00etan
Ordenantzak dioenari segituz, urtarrilaren 6an, Errege egunean, hautagaiak dituzten herrietan kargua hartzeko batzarrak eginen dituzte.