Dindaia Fundazioko hezitzaileek gidatuko dituzte saioak eta familia eta lagunen artean aritzeko 150 jostailu eta jolas izanen dira; urteko berritasunak eta betiko jolasak, joko berdinzaleak, hezitzaileak eta euskara erabiltzeko… Horrez gain, jostailuak trukatzeko deia egin dute, haurrek erabiltzen ez dituzten jostailuak saiora eraman ditzaten eta gustuko dituztenak etxera bueltan.