Hurrengo agintaldirako Baztango herrietako alkateak aukeratzeko prozesua abiatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 13a, 10:00

Igande honetan 11:00etan eginen dute batzarra Amaiurren. Ondikol.

2023/24ko agintaldia beteta, hurrengo bi urteetarako alkate juratuen hautagaiak aurkezteko batzarrak eginen dituzte asteburu honetan eta hurrengoan Baztango herrietan

Asteburu honetan hamar herritan eginen dituzte batzarrak:

  • Elizondon larunbatean, abenduaren 14an, 12:00etan
  • Elbeten larunbatean, abenduaren 14an, 19:00etan
  • Oronoz-Mugairin larunbatean, abenduaren 14an, 19:00etan
  • Amaiurren igandean, abenduaren 15ean, 11:00etan
  • Arraiozen igandean, abenduaren 15ean, 11:00etan
  • Gartzainen igandean, abenduaren 15ean, 12:00etan
  • Azpilkuetan igandean, abenduaren 15ean, 17:00etan
  • Anizen igandean, abenduaren 15ean, 19:00etan
  • Arizkunen igandean, abenduaren 15ean, 19:00etan
  • Berroetan igandean, abenduaren 15ean, 19:00etan

Heldu den astean, berriz, lau herritan bilduko dira:

  • Lekarozen ortziralean, abenduaren 20an, 19:30ean
  • Almandozen larunbatean, abenduaren 21ean, 19:00etan
  • Erratzun larunbatean, abenduaren 21ean, 19:00etan
  • Zigan igandean, abenduaren 22an, 11:00etan
  • Iruritan igandean, abenduaren 22an, 12:00etan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun