Batukada jotzaileek karrikaz kartika ibiltzeko asmoa bazuten ere, eguraldi kaskarraren ondorioz, Braulio Iriarte frontoira mugitu zuten ekitaldia. Bertan, Baztan Ikastolak Neguko krosa antolatua zuen eta lasterkari eta danbor artean giro ezin hobea izan zuten. Akitzeko, txartelak saldu zituzten eta saski eder batzuk zozketatu zituzten.