Ane Lindaneren bakarrizketa izanen dute asteazkenean Erratzuko elkartean

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 9a, 09:00

Baztango Udalak eta Talde Feministak Umore feministaren zikloa antolatu zuten irailean eta urrian, hiru bakarrizketekin. Hala ere, Ane Lindane umorista bizkaitarraren saioa bertan behera gelditu zen, beraz, aste honetan aurkeztuko du bere umore punki eta zirikatzailea; abenduaren 11n, asteazkena, 19:00etan Erratzuko Elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun