Etxebizitza beharrak aztertzeko galdetegia zabaldu du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 6a, 19:00

Hamasei urtetik gorakoei eskatu diete galdetegia erantzuteko.

Baztango bailaran bizi nahiko luketen 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago galdetegia.

Baztango Udalak hurrengo bortz urteetarako dauden etxebizitza beharrak zeintzuk diren aztertu nahi du eta horretarako, galdetegia zabaldu du herritarren artean.  Etxebizitza baten beharrean daudenei (alokairua, etxe aldaketa, etxe erosketak...) zuzendutako galdetegia da eta bertan bildutako erantzunak lagungarriak izanen dira herritarren etxebizitza behar errealak zeintzuk diren ezagutzeko. 2025eko urtarrilaren 12ra arte izanen da galdetegia betetzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun