Abenduaren 12an akituko da Baztango Haur Txokoan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 4a, 16:00

Baztango Udalak eta Dindaia fundazioak elkarlanean, haur txokoa antolatu dute abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra.

Zerbitzua 3 eta 12 urte bitarteko haurrendako izanen da, euskaraz, eta egun horietan, 10:00etatik 13:00etara Elizondoko eskola publikoan bilduko dira.

Izena emateko epea zabalik dago eta abenduaren 12a izanen da horretarako hondarreko eguna. Lotura honetan sartu behar da eta ordaindu beharreko kuota 30 euro izanen da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, zerbitzua martxan paratzeko gutienez hamar lagun eta gehienez 30 beharko dira, eta Baztanen erroldatutako haurrek izanen dute lehentasuna. Izena emateko azken eguna baino lehen plaza horiek betez gero, zozketa eginen dute.

Zalantzak argitzeko Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuetako telefono hau paratu dute herritarren eskura: 689 03 50 78.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun