Pasaiako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 2a, 13:36

Artxiboko irudia.

Joan den larunbatean, gizonezko batek emakume bat erail zuen Pasaian. Bada, Erasorik ez, erantzunik gabe, aitzinean izanen gaituzue! leloarekin Pasaian izandako hilketa matxista gaitzetsi nahi dute Baztanen.

Bihar, abenduaren 3an, 18:30ean, Elizondoko plazan elkarretaratzea eginen dute.

Hilketa larunbatean gertatu zen. 53 urteko gizonezko batek 45 urteko emakumea, bere bikotekide ohia, hil zuen. Hilketa 16:00etan gertatu zen, eta gizonak eskapu egin zuen autoan, baina beranduago Villabonako (Gipuzkoa) Udaltzaingoaren bulegora joan zen, eta bikotekide ohia hil zuela aitortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun