Kaleratzeen kontra mobilizazioekin segitzen dute Benito Menniko langileek

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 2a, 11:30

Joan den ortziralean Elizondoko plazan elkarretaratzea egin zuten. Argazkia: ONDIKOL.

Aste honetan bertze bi mobilizazio iragarri dituzte: asteazkenean elkarretaratzea eta ortzegunean auto karabana eginen dituzte.

Benito Menniko zuzendaritzak berriki jakinarazi duenez, 2025ean Elizondoko zentroko ohatze kopurua 133tik 121era murrizteko asmoa du, hiru eraikinetako bat hetsiz. Ondorioz, bertako erabiltzaileak lekualdatu beharko dituzte, 15 langile inguru botako dituzte eta bertze hainbatek lanaldi murrizketak izanen dituzte. Bada, horri erantzunez, hainbat mobilizazio iragarri ditu ELA sindikatuak. Joan den astean, adibidez, asteazkenean, Benito Menniko atean eta ortziralean, Elizondoko plazan bildu ziren.

Aste honetan, asteazkenean, abenduaren 4an, Benito Menniko atean bilduko dira elkarretaratzea egiteko eta ortzegunean, hilaren 5ean, 18:00etan auto karabana eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun