'Ai gure juaneteak!' antzerkia aurkeztuko dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 6a, 13:00

Tartean Teatro Konpainiak Mikel Laboaren kantetan oinarritutako antzezlana taularatuko du igande honetan, 18:00etan Gizarte Bilgunean. Baztango Kultura Zerbitzuak antolatu du hitzordua eta helduei zuzendua izanen da.

Sinopsia

Ai gure juaneteak! ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka. Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren partea dira, eta honenbestez, aktoreak.

Testua Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, Pantxo Telleriaren eskutik eta gaur egungo ikuspuntutik: Hegazti errariak, Izarren hautsa, Bedeinkatua, Negu hurbila, Lili bat, Oi Pello Pello, Haika mutil, Baga biga higa, Ihes betea…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun