Sinopsia
Ai gure juaneteak! ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka. Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren partea dira, eta honenbestez, aktoreak.
Testua Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, Pantxo Telleriaren eskutik eta gaur egungo ikuspuntutik: Hegazti errariak, Izarren hautsa, Bedeinkatua, Negu hurbila, Lili bat, Oi Pello Pello, Haika mutil, Baga biga higa, Ihes betea…