Ana Arretxea elizondoarra suertatu da garaile Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen hamargarren lehiaketan. Iruritako Olari jatetxean zerbitzatutako orein-solomo plater bereziari ateratako argazkia aurkeztu du. Epaimahaiak ez du lan erraza izan edizio honetan aurkeztutako 110 argazkien artean argazki irabazlea aukeratzeko.
Epaimahaiak, bertzeak bertze, argia, kolorea eta Iruritako Olari jatetxean ateratako argazkiaren konposizioa nabarmendu ditu. Aukeraketan, gainera, kontuan hartzen da irabazlea datorren urteko Jardunaldi Gastronomikoak iragarriko dituen argazkia izanen dela.
Parte-hartzeari dagokionez, aurten nabarmen gainditu da aitzineko urteetako parte-hartzea. Argazkiak whatsap bidez bidaltzeko aukerak mahaikideak parte hartzera animatu dituela dirudi.
Saria
Saria bi lagunendako otordua da, Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duten jatetxeetako batean. Baldintza bakarra dago, aurtengo Gastronomia Jardunaldietan (2024) gozatzea, alegia, abenduaren 8a baino lehen. Horrez gain, argazki irabazleak 2025eko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak ilustratuko ditu.
Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteak lehiaketara aurkeztu diren argazkiak zabaltzeko eskubidea izanen du. Argazkiak elkartearen hedapen-plataformetan erabili ahal ahal izanen dira, ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak eta elkartea bera sustatzeko.
Gogoan izan jardunaldiak abenduaren 8ra arte. martxan izanen direla.