Azaroaren 29an 18:30etik 19:30era Arizkunenean bilduko dira, eta lehenbiziko batzarrean zehaztutako lehentasunei segituz, alokairuen egoeraren inguruan arituko dira. Bertzeak bertze, Gune Tentsionatuaren izendapenak zein aldaketa ekarriko dituen, alokairu duin bat zer den eta bide horretan zer egin daitekeen landuko dute. Gaiari buruzko interesa duten herritar guziei irekia izanen da batzarra.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.