Baztango Kirol Taldeko eskubaloi talde guztien aurkezpen ofiziala egin dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 27a, 17:00

Baztango Kirol Taldeko eskubaloi jokalari guztiak eta entrenatzaileak larunbatean Elizondoko kiroldegian egindako aurkezpenean. 105 jokalari ditu aurten BKTk, gehien gehienak neskak. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Zazpi taldetan banatutako 105 jokalari eta 14 entrenatzaile ditu aurten BKT taldeak

Denboraldi berri bati ekin dio Baztango Kirol Taldeak (BKT) eta lehian ariko diren eskubaloi talde guztien aurkezpena egin zuen larunbat arratsaldean Elizondoko kiroldegian, senior mailako talde nagusiak jokatu behar zuen ligako partidaren atarian. Denera zazpi talde izanen ditu aurten, 105 jokalari eta 14 entrenatzaile.

Larunbateko partida 22-15 irabazi zuen talde seniorrarekin batera, jubenil, kadete, infantil, alebin mistoa eta benjamin mailako bi talde izanen ditu aurten BKTk. Larunbatean talde guztiek bat banaka eta denak elkarrekin atera zituzten argazkiak, Oronozko batukadaren animazioarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun