'Baso zaindaria' haurrendako ipuina aurkeztuko dute ortzegunean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 25a, 14:00

Gora gora fest programaren barnean, Euskarabideak hainbat ekitaldi antolatu ditu Nafarroan. Horien artean, Baso zaindaria ipuin kontaketa izanen da azaroaren 28an, 17:30ean Erratzuko Lixutegian, Tdiferencia taldearen eskutik. 4-11 urte bitarteko haurrei zuzendua egonen da emanaldia.

Baso zaindaria

Gure basoak altxorrak dira. Pago eta haritzen artean ezkutatzen dira animalia iheskor eta pertsonaia misteriotsuak. Hontzak, muxarrak, basurdeak, lamiak, sorginak, Basajaun...

Urteak daramatza baso zaindariak basoetako ipuin eta gertaerak gordetzen. Baina orain kezkatuta dago: gure basoak arriskuan daude. Horregatik dabil baso zaindaria, herriz herri, kontu-kontari, basoko ipuin misteriotsuak zabaltzen, basoa salbatzen lagunduko diotenen bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun