Elikagaiak alferrik ez galtzearen inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin, Baztango Udalak xahuketarik gabeko pintxo poteoa antolatu du azaroaren 29an 18:00etatik aitzinera. Elbeteko posadak, B12 harategiak (Irular marmeladekin elkarlanean) eta Casino, Futbolin, Intza, Mendi eta Txokoto ostatuek parte hartuko dute eta bakoitzak pintxo berezi bat izanen du eskuragarri, normalean hondakin bihurtzen diren elikagaiak probestuz. Pintxoek 1,80 euroko prezioa izanen dute eta bakoitzaren xehetasunak ikusteko egin klik hemen.
Antolatzaileek ibilbide proposamena egin dute, Elbeteko Posadan hasi eta Txokoton akituko dena. Bidea girotzeko, Reimy DJak musika paratuko du bizikletarekin 18:00etan hasita. Gainera, pintxoak dastatzen duten herritarrek lau kategoriatan bozkatzen ahalko dituzte: elikagaien xahuketa, originaltasuna, zaporea eta aurkezpena. Establezimendu irabazlea saritzeaz gain, bozkatzen dutenen artean ere bertako produktuen sorta bat zozketatuko dute. Abenduaren 1era arte izanen da botoa emateko aukera.