Zetak taldeak kontzertua emanen du azaroaren 30ean Elizondon

Urtarrilean Iruñean bira akitu aitzinetik, bi kontzertu gehiago antolatu ditu taldeak, Elizondon eta Tafallan, areto ttikien garrantzia erreibindikatu nahian. Azaroaren 30ean Lur Aretoan joko dute, 21:30ean ateak irekiko dituzte eta 22:30ean hasiko da kontzertua. Sarrerak salgai daude musikaze.net webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun