Pijamaren Eguna ospatu dute Almandozko eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 20a, 18:30

Haurren Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunean, MAGALEren (Harrera Familien Nafar Elkartea) ekimenarekin bat egin dute

Goiz berezia izan dute gaur Almandozko eskolako ikasleek; pijaman joan dira eskolara eta haurren eskubideak izan dituzte solasgai klasean. Ikasi dute, arrazoi desberdinengatik, badirela familiarik gabe hazi eta hezi egiten diren haurrak, eta harrera familiak zer diren eta nolako garrantzia duten. Gainera, haurren eskubideen existentzia eta horien urraketa munduko zenbait lekutan landu dute.

Eskolak eskerrak eman dizkio MAGALEri, «egiten duen lanarengatik eta urtero gaia lantzeko partekatzen duten materialarengatik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun