Zaintzaileen zaintzari buruzko solasaldia emanen du Jose Manuel Rodriguez fisioterapeutak asteazkenean Elizondon. Izan ere, fisioterapiak eginkizun garrantzitsua du zaintzan; ez bakarrik mendekotasuna duen pazientearen tratamenduan, baita zaintzailearen lanean ere, bertzeak bertze, balizko lesioak prebenitzeko eta laguntza teknikoei buruz aholkatzeko.