Hiru elkartekidek abiatu zuten negozioa, «ondotik administrari bat hasi zen lanean eta polliki-polliki enpresa haunditzen hasi zen, eta langile gehiago gehitu ziren. Gaur egun, elkartekideez gain, 13 langile aritzen gara bertan».
Sukaldeko enzimerak egiten dituzte gehien bat, «hori da gure espezializazioa», baita komunetarako ere. Salmentaz gain, muntaketaz ere arduratzen dira, tratu pertsonalizatua eskainiz: «bezeroaren etxera joan, neurriak hartu eta dena ongi muntatzeaz arduratzen gara. Horretarako lagin aunitz ditugu bezeroak aukeratzeko».
Izan ere, material ugari erabiltzen dituzte: «granitoak, marmola, kuartzoa, harri artifizialak…» eta azaldu dutenez, «harri portzelanikoak dira gehien eskatzen dizkigutenak gaur egun. Lehen aukera ugari izaten zen granitoan, baina orain portzelanikoak leku haundia hartu du merkatuan».
Bata zein bertzea hautatu, etxeko sukalderako aukera ezin hobea izanen da; «material hauek denbora luzez irauten dute eta mantentzea arras sinplea da, ura eta xaboiarekin garbituta aski da». Gainera, hainbat markekin egiten dute lan, eta akabera desberdinak hautatzeko aukera ematen dute; leundua, satinatua, tonu eta marrazki ugarirekin… 60 kolore eta akabera mota dituzte eskuragarri, estiloak konbinatu eta norberaren sukaldera hobe egokitzen dena aukeratzeko.