Irungo Maria Maldonadok irabazi du Elizondoko Kasinoko hamargarren margo lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 13a, 16:00

Maria Maldonado irabazlea, Keiko Hoshino bigarrena eta Luis Fernandez arizkundarra (Baztango margolan onena), saritutako lanekin Kasinoan.

24 margolarik parte hartu zuten igandean, bigarren saria Keiko Hoshino japoniarrak eskuratu zuen eta Arizkungo Luis Fernandezek eskuratu zuen Baztango artista batek egindako margolan onenaren saria

Irungo Maria Maldonado margolariak irabazi zuen azaroaren 10ean Elizondoko Kasinoak Jose Mari Apezetxea eta Ana Mari Marin zirenen omenez hamargarren antolatutako margo lehiaketa eta honenbertzez, 300 euroko lehen saria eraman zuen. Bigarren saria (200 euro), Japoniako Keiko Hoshinok eskuratu zuen eta Baztango artista batek egindako margolan onenari emandako 120 euro saria Luis Fernandez arizkundarrarendako izan zen.

Denera hogeita lau margolari bildu ziren margo lehiaketaren hamargarren edizio honetan, Tomas Sobrino, Diana Iniesta eta Xabier Soubelet margolariek eta Eduardo Zubikoa Kasinoko presidenteak osatu zuten epaimahaia. Ohikoa denez, Kasinoan egindako bazkari oparoarekin akitu zen lehiaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun