Gazteriaren eta etxebizitzaren inguruko topaketa eginen dute azaroaren 19an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 13a, 17:00

Begoña Alfaro Garcia, Nafarroako Gobernuaren hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria. Argazkia: NATV.

Nafarroako Gobernuak eta Gazteriaren Institutuak etxebizitzaren eskubidea eta gazteen emantzipazioa solasgai izanen dituen saioa antolatu dute Arizkunenean, azaroaren 19an, 19:00etan. Begoña Alfaro, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, bertaratutako gazteekin bilduko da, gazteen eskubide eta laguntzen berri emateko eta haien zalantza eta iritziak aditzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun