'Haziak' liburua aurkeztuko dute ortziralean Gartzainen

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 12a, 09:00

Irudia: Dani Blanco/Argia

Haziak nola eta zergatik egin, Euskal Herrian izan duten historia eta gaur egun mundu mailan duten egoera azalduko dute Aleka proiektuko Miguel Arribas 'Kelo' eta Marc Badalek azaroaren 15ean. Baztango Udalak antolatu du saioa eta Gartzaingo Elkartean 18:30ean izanen da hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun