Baztango Osasun Plataformak adierazi duenez, «orain arte bi mediku izatea lortu da, baina oraindik mediku plaza erdi bat eta pediatra plaza erdi bat falta dira». Hori salatzeko, elkarretaratze jendetsua egin zuten azaroaren 6an Elizondon, eta hemendik aitzinera hilabeteko lehenbiziko asteazkenean 18:00etan elkartuko dira.
Horrez gain, «plataformaren asmoa Nafarroako bertze herrietan izan diren mugimenduekin harremanetan paratzea da, elkarren berri izateko eta, beharrezkoa bada, ekintza bateratuak egiteko».