Herri Txiki Infernu Handi saioaren proiekzioa grabatuko dute gaur arratsaldean Oronozko frontoian

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 7a, 10:30

Zugarramurdiko saioaren proiekzioa.

ETB1eko Herri Txiki Infernu Handi saioak Oronoz-Mugairiko herritarrak elkarrizketatu ditu, eta gaur 19:30ean herriko frontoian proiektatuko dute. 18 urtetik goitikoendako saio grabatua izanen da, eta proiekzioaz gain Miren Nogales eta Mikel Pagadiren bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoak izanen dira. Gainera, programak 10 urte bete ditu eta Oronoz aukeratu dute saio berezia egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun