Xauli adimen desgaitasunerako aisialdiko klubak adierazi duenez, «elkartearen jarraipena arriskuan dago, administrazio publikoetatik etortzen den dirua murriztu baita». Izan ere, «urteko 12.000 euro inguruko aurrekontua jardueren garapenerako erabiltzen da guztiz, pertsona arduradunek boluntario bezala lan egiten dutelakoz, inongo diru saririk jaso gabe lanagatik».
Azkeneko urteetan bezala funtzionatzen segitu ahal izateko, hainbat kanpaina abiatu dituzte dirua biltzeko eta arazoa ikusarazteko. Horien artean, «Juan Luis Torralba margolariak eskuzabalki emandako margo baten zozketa».