Baztan, Nafarroako bertze 21 udalerriren gisa berean, Nafarroako Merkatu Tentsionatuko Eremu izendapean sartuta dago
Sarrera libreko bilera honetan, bi gai nagusi jorratuko dituzte: alde batetik Baztan Merkatu Tentsionatuko Eremu izendapenean sartuta egoteak berekin dakarrena (betebeharrak eta eskubideak), eta, bertzetik, Nafarroako Gobernuaren Alokairu Poltsari buruzko informazio zehatza zabalduko da.
Etxebizitzen jabeek eta errentariek dituzten betebeharrak eta eskubideak
Lehenengo gaiari dagokionez, Nafarroan Merkatu Tentsionatuko Eremu izendatua den 21 udalerri horietako batean bizitzeak zer suposatzen duen azalduko dute, baita etxebizitzen jabeek eta errentariek udalerri horietan dituzten betebeharrak eta eskubideak ere.
Etxebizitzen alokairu poltsaren funtzionamendua
Bigarren gaiari dagokionez, beren etxebizitzak Alokairu Poltsaren esku uzteagatik jabeek dituzten bermeak eta onurak azalduko dituzte, hala nola errentaren kobrantza puntuala, gorabeheren kudeaketa, asegurua, dirulaguntza baten kobrantza edo zerga murrizketak. Gisa berean, bilera horretan denbora tarte bat eskainiko zaio etxebizitza lagapenaren gutieneko baldintzak errepasatzeko: etxebizitzaren tipologia, beharrezko ziurtagiriak, komunitatearen asegurua edukitzea edo lagapen horren iraupen urteak.