Txokoto tabernak hainbat ekitaldi prestatu ditu azarorako

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 1a, 10:00

Kontzertuz eta solasaldiz betetako agenda kulturala gaur abiatuko da; Kuartz talde euskaldunak joko du 22:00etan

Hilaren 8an, berriz, bi talde izanen dira oholtzaren gainean, Gog y Las Hienas Telepáticas galiziarrak eta MICE bakarlari euskalduna. 21:30ean hasiko da kontzertua.

Azaroaren 10ean, igandea, Joseba Irazoki beratarrak kontzertua emanen du 19:30ean.

Azaroaren 16an Unai Otegi eta Camille Levecque bikote euskaldun-bretoiak doinu zelta eta folklorikoak taularatuko ditu, arpa eta flautaren bitartez, 19:00etan.

Hilaren 22an, Ingalaterrako Tim Holehouse eta Lewis McKale musikarien kontzertua izanen da. Bertzeak bertze, blues, folk, punk eta musika psikodelikoa joko dute, 22:00etan.

Azaroaren 24an, berriz, 'Herri baten arbasoak' solasaldi zikloko laugarren saioa izanen dute, Xorroxin Irratia: Eskualde baten aztarnapean izenpean. 19:30ean izanen da solasaldia.

Azkenik, azaroaren 30ean, larunbata, Joaquin Araujo naturalista espainiarraren mintzaldia izanen da, gaztelaniaz, 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun