Erratzuko artisauen lanak ikusteko eta erosteko aukera izanen da azaroaren 3an herriko plazan, 11:00etatik 14:30era. Bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, euskal pastelak, xaboiak, artile lanak, eskuz egindako osagarriak eta poltsak, garagardo artisaua, eskuz serigrafiatutako arropak... aukera zabala izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.