Perthesen gaixotasuna duen Oinatz Arraztoa mutiko arraioztarrak ezustean opari polita hartu zuen larunbatean. Futbolzale eta pilotazale handia da Oinatz eta SD Eibar futbol ordezkaritza baten eskutik, kirol materiala hartu zuen. Eibar taldearen ordezkari, Iker Goenaga (Eibar Fundazioa), Iñaki Goenaga (Tekniker), Jon Organbide (Organbide familiaren izenean) eta Eibarko kadete mailako taldeko Iñigo Organbide izan ziren ekitaldian.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.