Azaroko azken asteburuan egun kulturalak eginen dituzte Anizen eta hilaren 30ean, larunbata, bertso afaria antolatu dute. Julio Soto eta Eneko Lazkoz bertsolariek parte hartuko dute saioan. Txartelak salgai daude 30 eurotan eta erosteko aski izanen da herriko edozeinekin harremanetan jartzea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.