Nafarroako hezkuntza publikoko sindikatu guziek grebara deitu dute biharko, «ikasgeletako hezkuntza kalitatea eta irakasleen lan baldintzak hobetzeko». Lekarozko institutuko irakasleek ere mobilizazioetan parte hartuko dute; 09:15ean Oronozen dute hitzordua, lanbide eskola berriaren egoera eskatzeko Toki Onako irakasleekin batera, eta handik Iruñeko manifestaziora joanen dira auto karabanan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.