'Olagarrua' antzerkia aurkeztuko dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 25a, 10:00

Antzerki Aroak/Ttipia konpainiak 'Olagarrua' antzezlana taularatuko du urriaren 27an, 18:00etan Gizarte Bilgunean. Baztango Kultura Zerbitzuak antolatu du emanaldia eta Maitane Perez, Nerea Arriola eta Olatz Beobide izanen ditu protagonista.

Geuretik Sortuak egitasmoan sortu zen antzezlana; Zumaian egin zuten egonaldia antzezleek eta bertan sortu zuten errua gai nagusitzat duena lana. Hau da lanaren sinopsia: Errudunak gara? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erruak askatu nahi ditugu? Oholtza bat. Hiru emakume. Olagarru bat. Errua desagerrarazteko saiakera bat. Garbitzeko, gainetik kentzeko. Gorputzetik, plazeretik, fantasiatik. Hiru aktore, dena ematen, helburu bakar batekin: herri horretako erruekin amaitzea. Lortuko dute?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun