Kortariko gasnak Ordizia Txapeldun lehiaketa irabazi du laugarren urtez segidan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 23a, 16:30

Kortariko Irati Usandizaga, garaikurrarekin. Argazkia: Ordiziako Udala.

XXXVII. Ordizia Txapeldun gasna lehiaketa jokatu dute gaur goizean, eta Ordiziako Gazta Txapelketako azken hamar urteetako irabazleak lehiatu dira. Laugarren urtez segidan, Orabideko Kortariko Borda gasnategiak lortu du txapela. Horrez gain, 8,5 puntu baino gehiago lortu dutenez (8,83 zehazki), Urrezko Gazta saria ere eskuratu dute lekaroztarrek.

Zazpi gasnategik parte hartu dute guztira, 2015etik 2024ra Ordiziako Gazta Txapelketa irabazi dutenak: Ipiñaburu (Zeanuri, 2015eko irabazlea), Otatza (Ordizia, 2016), Agerre-Buru (Aia, 2017), Kortaria (Lekaroz, 2018 eta 2019), Larreako Gazta (Larrea, 2020), Ondarre (Segura, 2021 eta 2023) eta La Leze (Ilarduia, 2022 eta 2024). Hamar gasna aurkeztu dituzte, sei ketu eta lau zuri.

Bigarren saria Otatza gasnategiarendako izan da, eta hirugarrena La Leze gasnategiarendako. Irabazleak 300 euro lortu ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun