Maria IƱarrea

Gaztetxoei mugikorra emateko adina gibelatzeko ekimena martxan da Baztanen

Xorroxin irratia 2024ko urr. 23a, 12:04

Pantailaren aroan gaude… jakina da 2020ko etxeratzearekin pantailen erabilera areagotu zela… horri buelta eman nahi zaio, eskuetatik guztia joan gabe…adibidez, gaztetxoei mugikorra emateko adina gibelatu.

Hainbat ekimen egin dira guraso taldeen artean horren harira azken urteetan ere. Argia aldizkarian egindako erreportaje batean irakurri ahal izan dugu, DBHra pasatzerakoan mugikorrik ez duten gazteak gero eta gehiago direla, familiek adostuta. Datuek erakusten dute, beraz, hainbat ikastetxetan guraso taldeek egindako ekimenari esker, mugikorra gaztetxoei emateko adina gibelatu dela. Eta hori, bakarka egin beharrean, taldean egitea garrantzitsua da, mugikorrik ez duen haur bakarra izatearen presioa desagertzen baita.

Amaiurko guraso talde bat ikasturte hasieran hasi zen hori lantzen. Gaiarekin loturiko hitzaldi bat antolatu eta inguruko ikastetxeetako gurasoak ere hasi dira mugitzen. Amaiurko eskolako gurasoekin batera, Baztan Ikastolako komunitatea. Haurretan mugikorren erabilera gibelatzeko helburua duen ekimenaren baitan, berriki, bozketa egin da gurasoen artean. Gurasoen hiru laurdenak gaztetxoei mugikorra emateko adina gibelatzeko konpromisoa hartu du.

Amaiurko eskolako gurasoa den Maria Iñarrea gure artean izan dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun