Baztango Udalak bizikletaren oinarrizko mekanika eta mantentze lanak egiteko ikastaroa antolatu du azaroan, emakumeei zuzendua eta Hondakinen Funtsak finantzatua. Baztandarra Txirrindularitza Taldea arduratuko da tailerra gidatzeaz eta denera lau saio eginen dituzte; azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean. Arizkuneneko erakusketa gelan bilduko dira, 17:00etatik 19:00etara.
Interesa dutenek urriaren 28a baino lehen eman beharko dute izena, hondakinak@baztan.eus helbidean edo 667 808 539 telefonoan.