Sagarrak eta auzolana nagusi izan dira asteburuan Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 22a, 10:30

Jo ala Jo Kultur elkarteak kirikoketa besta antolatu zuen ortzirale eta larunbatean Arizkunen, udalaren eta Eztibeltza kooperatibaren laguntzarekin. Iaz baino sagar gutiago jo dituzte aurten; 800 bat kilorekin 400 litro lortu dituzte.

Ortzirale arratsaldean prestaketa lanak egin zituzten eta gero sagar jotzean aritu ziren Gamioxarrea dolarean, bertara agertu ziren kuriosoak baliatuz; 30 bat lagun aritu ziren lanean. Biharamunean egitarauak segida izan zuen eta 300 pertsona inguru ibili ziren dolareko lanetan, dantzaldian eta kirikoketa jotzen. Auzolanean aritu ziren asteburu osoan eta 800 sagar kilorekin 400 bat litro lortu zituzten, erdia sagardoa egiteko eta bertze erdia zukurako pasteurizatuko dutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun