Aspeko pilota partidak izanen dira urriaren 25ean Elizondoko ferietan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 17a, 20:00

Argazkia: Ondikol

Urtero bezala, pilotazaleek hitzordu berezia izanen dute udazkeneko ferian Elizondon. Urriaren 25ean, ortziralea, Aspeko bi partida izanen dira 18:00etan Baztan pilotalekuan.

Lehenik Mata eta Erostarbe, De la Fuente eta Gaskueren kontra arituko dira. Gero, Ezkurdia eta Rezusta, Zabala eta Zabaletaren kontra. Sarrerak salgai daude Futbolin ostatuan eta entradasfronton.com webgunean 30 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun