Gamioxarreko dolarea martxan paratuko dute ortziralean, urriaren 18an, 17:00etatik 21:00etara. Lehenbizi prestaketa lanak eginen dituzte eta gero sagar jotzean arituko dira. Adierazi dutenez, «etorri lanerako prest eta ekarri zure musika tresna badaezpada».
Larunbatean izanen du segida egitarauak. Argi soinuekin hasiko dute eguna eta 11:00etatik aitzinera Dolareko lanak eginen dituzte: sagar jotzea, tinkaldia eta kupelaratzea. Bazkaldu aitzinetik Kirikoketa jotzea eginen dute eta dantza herrikoiak izanen dira plazan. Horrez gain, txalapartaldiak izanen dira egunean barna.