Bestak 2024

Iruritako errebestak ospatuko dituzte ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 16a

Herrietako bestak akitu badira ere, besta ttikien txanda da orain eta asteburu honetan Iruritan ospatuko dituzte. Jarduera guziak Erreboteko plazan paratuko duten karpan izanen dira.

Urriak 18, ortziralea. 19:00etan mus txapelketa eginen dute. 21:00etan bokatak afaltzeko aukera izanen da, Guraso Elkartearen eskutik. 21:30ean dantzaldia izanen da Andoni Mitxelenarekin.

Urriak 19, larunbata. 11:00etan erraldoiak herrian barna ibiliko dira, eta 12:00etan herri kirol desafioa izanen da: Ituren Iruritaren kontra. Ondotik, 14:30ean, herri bazkaria eginen dute. Bazkariko txartelak urriaren 5ean saldu zituzten. 17:30ean Matraka elektrotxarangak girotuko du herria. Iluntzean, berriz, sutopilak afaltzeko aukera izanen da Baztango Sotopilen eskutik. Azkenik, 23:00etatik aitzinera Endara DJak alaituko du gaualdia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun