'Baztan, paisaia bizi baten arkeologia' liburua aurkeztuko dute ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 15a, 15:00

Aranzadi zientzia elkarteko Josu Narbarte eta Mattin Aiestaran arkeologo eta ikerlariek Baztan, paisaia bizi baten arkeologia liburua aurkeztuko dute urriaren 17an, 19:00etan, Arizkunenean. Liburuan Josu Inziarteren eta Juan Lamerinhasen argazkiak erabili dituzte, bertzeen artean.

Baztango Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera antolatu dute hitzordua eta sarrera doan izanen da. Gainera, aurkezpenean liburua 20 eurotan erosteko aukera izanen da. Liburu dendetan 25 euroko prezioa du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun