Ultzamako Iraizoz eta Barberena gailendu dira Nafarroako arpana txapelketa mistoan

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 14a, 19:00

Antsoaingo finalean lehiatu diren bortz bikoteak. Tartean Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena txapeldunak.

Larunbatean Antsoainen jokatutako finalean, bigarren posturako lehia ezin estuagoa izan zen Arraiozko bi bikoteen artean eta zazpi ehunekorengatik Urrutia aita-alabak gailendu dira

Nafarroako arpana txapelketa misto absolutuko finala jokatu zuten Antsoainen larunbat eguerdian. Pronostikoak bete eta Eltsoko Ainhoa Iraizoz eta Iraizotzeko Josetxo Barberena ultzamarrak izan dira txapeldun. Etzanda paratutako 45 ontzako enborrari hamabi korte emateko 4 minutu eta 33 segundo behar izan dituzte.

Bigarren posturako lehia estua izan dute Arraiozko bi bikoteek: azkenean, Xabier Urrutia eta Eider Urrutia aita-alabak izan dira bigarren (04.48.23), 7 ehunenen aldearekin, eta hirugarren Irune Biurrun eta Dani Saldias (04.48.30).

Nafarroako arpana txapelketa mistoko podiuma. Txapeldunen ondoan, laranjaz, Xabier Urrutia eta Eider Urrutia aita-alabak eta, berdez, Irune Biurrun eta Dani Saldias arraioztarrak. Zazpi ehunenen aldea izan zen bi bikote hauen artean.

Laugarren postua Miren Eizmendik eta Oier Aizkorbek lortu dute (05.13) eta bosgarrena Sela Goñi eta Jesus Goñi lekaroztarrek (05.17)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun