Meza aditzeko aukeraz gain, baztan zopa goxoak eta pintxoak dastatzeko aukera izan zen musika doinuez lagundurik. Ederrak izaten dira hitzordu hauek; adin desberdinetako herritarren solasgaiak dira, herriko iragana ezagutzeko aukera suertatuz. Duela hamarkada batzuk herriko jende andana Egozkuen lan egindakoak izan dira: neskato edo kotxero lanetan, sagardoa egiteko zuten ohituraz.... erausian ibili ginen.