Joateko hiru bus izanen dira. Lehenbizikoa Lekaroztik abiatuko da eta ibilbide hau eginen du:
- 00:00etan Lekaroz
- 00:05ean Arraioz
- 00:10ean Oronoz
- 00:15ean Almandoz
- 00:20ean Berroeta
- 00:25ean Aniz
- 00:30ean Ziga
- 00:35ean Irurita
- 00:40ean Gartzain
Bigarrena Arizkundik abiatuko da:
- 00:50ean Arizkun
- 00:55ean Erratzu
- 01:05ean Amaiur
- 01:10ean Zubiartea
- 01:15ean Elizondo
- 01:20ean Gartzain
Hirugarrena Elizondotik abiatuko da 02:00etan eta Gartzainerat joanen da zuzenean.
Bueltatzeko ere bi norabideetarat joanen da: Arraioz alderat 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan eta Arizkunerat 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean. Joan-etorria hiru euro izanen dira.