'Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da' liburua aurkeztuko du Hasier Larretxeak igandean Txokoton

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 11

Txokoto tabernak hainbat ekitaldi kultural antolatu ditu urrian, eta hurrengoa asteburu honetan izanen da. Hasier Larretxea idazle arraioztarrak bere azkeneko liburua, Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da, aurkeztuko du igandean 12:00etan. Ondotik liburua erosteko aukera izanen da, Akelarre kulturgunearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun