39 Escalones Films ekoiztetxeak Midnight Fear Factory proiektua aurkeztu du Lekarozko campusean

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 11

Nafarroako Gobernuko, Baztango Udaleko eta ekoiztetxeko ordezkariak campusean bildu ziren atzo. 2025ean beldurrezko 6 film inguru ekoiztea aurreikusi du proiektuak

39 Escalones Films ekoiztetxe eta banatzaileak hartu du Lekarozko zinema estudioen gidaritza, Nasuvinsarekin sinatutako kontratu baten bidez, Midnight Fear Factory proiektua garatzeko. Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Nasuvinsak, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta Navarra Film Comission erakundeak lankidetzan garatu dute proiektua. Horien ordezkariek zinema estudioak bisitatu zituzten atzo, Fernando Anbustegi Baztango alkatearekin eta Lander Santamaria zinegotziarekin batera.

Beldurrezko filmak

Ekoiztetxeak generoko sei film sortzea aurreikusi du heldu den urterako. Hurrengo urteetarako, ekoizpena urteko 12 filmetara zabaltzeko asmoa aurreratu dute, produkzio propioen zein koprodukzioen bitartez. Campuseko estudioak grabaketarako bi plato ditu, 740 metro karraturekin guztira, baita kamerinoak eta ikus-entzunezkoen garapenerako bulegoak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun