[BIDEOA] Penalti jaurtiketek zapuztu dute Baztan Futbol Taldearen Erregearen Kopako ametsa

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 10a, 08:00

Arauzko denbora eta luzapena berdinketarekin akitu zuten, baina penaltietan finago ibili ziren Huescako Ontiñena taldekoak

Baztan Futbol Taldearen mendeurreneko ezusteko ametsa modurik ankerrenean zapuztu zen asteazken arratsean Elizondoko Giltxaurdin. Erregearen Kopako kanporaketa lehen mailako talde baten kontra jokatzeko eskubidea ematen zuen partida irabazi behar zuen Baztanek Huescako Ontiñenaren kontra etxean baina ezinezkoa izan zen.

Partida berdindua izan zen, baina Aragoikoak aitzineratu ziren hamaikagarren minutuan, Serratesen gol baten bidez. Baztanek berdintzea lortu zuen lehen zatiko 36. minutuan, Haritz Nuñezen burukadari esker. Bigarren zatian, Ontiñenakoak jokalari bat gutiagorekin gelditu ziren, Baztanen kontraeraso garbi bat faltaz moztu eta gero. Halere, jokalari bat gehiagorekin ere, ezin izan zuen Baztanek gol gehiagorik sartu. Banako berdinketarekin akitu zen arauzko denbora, baita luzapena ere eta penalti jaurtiketetan erabaki zen norgehiagoka. Hemen, finago ibili ziren Aragoikoak eta botatako laurak sartu zituzten. Baztandarrek, aldiz, lautik bi. Ez zuten  bosgarrena bota beharrik izan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun