Lekarozko alkatetza taldeak adierazi duenez, «duela hiru urte Nafarroako Gobernuak saihesbideko zebrabidea kentzea erabaki zuenetik, ez dago oinezkoendako igarobiderik Lekarozko errotondan». Hori dela eta, heldu den asteazkenean 18:00etan elkarretaratzea eginen dute errotondan, igarobide bat eskatuz, eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.