Bestak 2024

Gartzaingo bestak ospatuko dituzte urriaren 11tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 9a, 11:00

Herriko gazteek hainbat jarduera prestatu dituzte ortziraletik astelehenera

Urriak 11, ortziralea. 16:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea bestak hasteko. 16:15ean mus txapelketa eginen da. 21:30ean baztan zopak frontoian eta ondotik dantzaldia Bull DJarekin.

Urriak 12, larunbata. 12:00etan meza nagusia izanen da ermitan, eta ondotik luntx herrikoia. 18:30ean dantzaldia izanen da Muxutruk taldearekin, eta 20:00etan bailableak Elizondoko gaiteroen eskutik. 21:30ean afari herrikoia eginen dute, 23:00etan bingoa izanen da eta 00:00etan dantzaldia Muxutruk taldearekin.

Urriak 13, igandea. 12:00etan Gartzaingo II. Boneta Jaurtiketa Txapelketa eginen dute. 14:00etan zikiro jatea izanen da frontoian, eta ondotik dantzaldia Kapitan General DJarekin.

Urriak 14, astelehena. 10:00etan gosaria eginen dute eta 11:00etan haurrendako jokoak izanen dira. 14:00etan eginen dute eta 15:00etan puzgarriak izanen dira. 19:30ean merienda-afaria eginen dute bestei akabaila emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun