Klikatu Zerbitzu Digitalak izen berria da… baina egitasmoak mende laurden du. Lehenbiziko hazia 1999an landatu eta hortik honat fruituak eman dira. Denok dakigu nolako abiaduran doazen azken urteetan teknologia berriak, informatika, telefonia… Duela 25 urte, Baztan-Bidasoan aitzindariak ziren arlo hauetan.
Valledebaztan.com atari turistikoa; web orrien diseinua; Datu babesaren kudeaketa; telefonoa eta zuntza… Datu onak jasotzen ari dira, urteetako lanak merezi du.
Edurne eta Jaime Viguria Huarte Klikatu proiektuan ari dira. Jaimek ibilbidearen errepasoa egin digu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.